undefined

Garitano: “Beraien bila joan behar gara anbizioz beteta”

Garitano: “Beraien bila joan behar gara anbizioz beteta”

Entrenatzaile zuri-gorriak “xehetasun txikietan” erabakiko den kopako kanporaketa aurreikusten du eta San Mamesen garrantzia nabarmendu du: “Bartzelonaren aurkako giro bera behar dugu”

Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du Lezamako instalazioetan, Athleticek eta Granadak San Mamesen jokatuko duten Errege Kopako finalerdietako joaneko partidarako 24 orduren faltan (21: 00etan).

“Energia ikaragarriarekin gaude. Gure aukera da, eta bihar gure jendearekin batera, Athleticekin final bat jokatzeko aukera dugu”, nabarmendu du Garitanok. Finalerako txartela ez dela San Mamesen erabakiko aurreikusi du:“bihar ez da kanporaketa erabakiko baina beraien bila joan behar gara anbizioz beteta. 180 minutu dira eta lehenengo momentutik azkenera arte kontzentratuta egon behar dugu, oso finalerdi gogorra izango delako eta xehetasun txikietan erabakiko delako “.

Entrenatzaile zuri-gorriak Katedralak joka dezakeen rola azpimarratu du: “Bartzelonaren aurkako giro bera behar dugu, San Mamesen indarra behar dugu”. Garitanok honela definitu du Granada: “Oso talde fisikoa da, baloi guztiak borrokatzen dituen jende indartsuarekin”.