undefined

Adurizentzat Kopako azken partida San Mamesen

Adurizentzat Kopako azken partida San Mamesen

Katedralean jokatuko duen kopako bere 23. partida izango du kamiseta zuri-gorriarekin

Bere kirol ibilbideko azken denboraldian, Aritz Adurizek San Mamesen jokatuko duen Kopa txapelketako azkena izango da gaur Granadaren aurkako finalerdietako joaneko partida (21: 00etan).

Aurrelari zuri-gorriak, Kopako 22 partida jokatu ditu orain arte Athleticekin Katedralean eta 11 gol sartu ditu, lehenengoa 2008an, Herculesen aurkako final-1/16ko partidan (2-0).

Bitxia bada ere, Athleticekin etxean jokatu zuen lehen partidan Real Madrilen aurka izan zen, 2005-06 denboraldiko final-zortzirenetako joanekoan eta Roberto Soldado, Granadako aurrelaria izan zuen aurkarien artean.

Adurizek 39 partida jokatu ditu elastiko zuri-gorriarekin Kopan (kanpoan eta etxean), 16 gol sartuta.

Ibilbide luzea Kopan
Aurrelari zuri-gorriak 2002ko irailaren 11an egin zuen debuta kopa txapelketan eta Athleticek Amurrio taldea izan zuen aurkari Basarten. Adurizek 2005eko urtarrilean lortu zuen bere lehen gola Katedralean Valladoliden elastikoarekin, final-laurdenetako joaneko partidan. Athleticeko aurrelariak 64 partida jokatu ditu Errege Kopan (horietatik 22 San Mamesen), Valladolid, Valentzia, RCD Mallorca eta Real Burgos taldeekin baita ere.