Online dendak martxan jarraitzen du
Athletic Clubek aldi baterako itxi ditu bere denda fisikoak, baina bere produktu ofizial guztiak zaleen eskura egoten jarraitzen dute online dendaren bidez
Osasun krisiaren bilakaeraren ondoren, Athleticek bere lau denda ofizialak aldi baterako ixtea erabaki du. Beraz, San Mames, Errekalde, Bidebarrieta eta Max Centerren dauden dendek gaur, martxoak 14, arratsaldetik aurrera, ez dituzte ateak irekiko.
Hala ere, online denda ofizialaren zerbitzu guztiek martxan jarraituko dute, denda.athletic-club.eus webgunearen bidez, eta bertan erosi ahal izango dira Athletic Clubeko produktu ofizial guztiak.
Laster ikusiko zaituztegu denda fisikoetan, egoerak berriro irekitzea ahalbidetzen duenean.