undefined

“Ligan jarri behar dugu arreta, irabazteko ordua da”

“Ligan jarri behar dugu arreta, irabazteko ordua da”

Gaizka Garitanok “berebiziko” partida aurreikusten du bihar Osasunaren aurka: “Arnasa hartu eta garaipenik gabeko boladarekin amaitu behar dugu”

Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du Lezamako instalazioetan, San Mamesen (18:30) jokatuko den Osasunaren aurkako neurketaren bezperan.

“Guretzat berebiziko partida dela sinetsita gaude. Kopa ahaztu behar dugu aste batzuetan, eta LaLigan zentratu. Gora joan behar dugu, berriro irabazi eta airea hartu. Sentsazioak onak dira, baina ez gara sentsazioetatik bizi “, uste du entrenatzaile zuri-gorriak.

Biharko aurkariari dagokionez, CA Osasunak duen batasuna nabarmendu du Garitanok: “Talde lana da haien ardatza, eta horrekin asko irabazten dute. Ideiak argi dituzte, goian estutzen dute eta intentsitate handiarekin jokatzen dute. Gauza asko ditugu komunean, biei gustatzen zaigu aurkariaren zelaian jokatzea, eta erdiraketa zaleak gara. Ikusiko dugu nor nagusitzen den”.

Talde zuri-gorriaren jokalarien bajei buruz honakoa adierazi du entrenatzaileak: “Funtsezko jokalariak faltako zaizkigu, baina denboraldiaren garai honetan ohikoa da hori. Beste guztietan konfiantza dut, eta talde lehiakorra sortuko dugu bihar San Mamesen hiru puntuak lortzeko”.