undefined

Bazkideen Hitzaren data berriak

Bazkideen Hitzaren data berriak

Lan-mahaien bidez bazkideen parte-hartze zuzena sustatzeko ekimena jardunaldi berriekin itzuliko da denboraldia amaitu baino lehen

Bazkideen Hitza ekimena data berriekin itzuliko da denboraldia amaitu arte. 2019ko martxotik maiatzera bitartean burututako lan-mahaietan edukitako esperientzia arrakastatsuaren ondoren, bazkideek hurrengo egun hauetan parte hartu ahal izango dute (hilabete bakoitzeko bat) Bazkideen Hitza jardunaldietan:

  • Asteartea, martxoak 24
  • Asteazkena, apirilak 29
  • Asteazkena, maiatzak 20

Taldeak erreserba-ordenaren arabera antolatuko dira Bazkideen Txokoaren bidez eta dagoeneko zabalik daude  iritziak eta iradokizunak bideratzeko bide zuzena eskaintzen duten lan-mahai horietarako izen-emateak.

Topaketa horien helburua talde desberdinen parte-hartzerako gune bat sortzea da, gure bazkideek klubari buruz dituzten gogoetak eta kezkak bertatik bertara ezagutzeko.

Bi orduz (18:00etatik aurrera), berrogei bazkidek, klubaren etorkizunari eragiten dioten arlo guztiekin lotutako proposamenak eta ekarpenak azaldu ahal izango dizkiete Athleticeko ordezkariei.