Bazkideen Hitzaren data berriak
Bazkideen Hitzaren data berriak
Lan-mahaien bidez bazkideen parte-hartze zuzena sustatzeko ekimena jardunaldi berriekin itzuliko da denboraldia amaitu baino lehen
Bazkideen Hitza ekimena data berriekin itzuliko da denboraldia amaitu arte. 2019ko martxotik maiatzera bitartean burututako lan-mahaietan edukitako esperientzia arrakastatsuaren ondoren, bazkideek hurrengo egun hauetan parte hartu ahal izango dute (hilabete bakoitzeko bat) Bazkideen Hitza jardunaldietan:
- Asteartea, martxoak 24
- Asteazkena, apirilak 29
- Asteazkena, maiatzak 20
Taldeak erreserba-ordenaren arabera antolatuko dira Bazkideen Txokoaren bidez eta dagoeneko zabalik daude iritziak eta iradokizunak bideratzeko bide zuzena eskaintzen duten lan-mahai horietarako izen-emateak.
Topaketa horien helburua talde desberdinen parte-hartzerako gune bat sortzea da, gure bazkideek klubari buruz dituzten gogoetak eta kezkak bertatik bertara ezagutzeko.
Bi orduz (18:00etatik aurrera), berrogei bazkidek, klubaren etorkizunari eragiten dioten arlo guztiekin lotutako proposamenak eta ekarpenak azaldu ahal izango dizkiete Athleticeko ordezkariei.