undefined

Ainhoa Moraza eta Lucia Garcia, Espainiako selekzioarekin

Ainhoa Moraza eta Lucia Garcia, Espainiako selekzioarekin

Martxoaren erdialdean Estatu Batuetan nazioarteko txapelketa bat jokatzeko deitu dituzte bi lehoiak; defentsa donostiarraren lehen deialdia da

Athletic Clubeko Lucia Garcia eta Ainhoa Moraza jokalariak ‘She Believes 2020’ nazioarteko txapelketarako deitu ditu Jorge Vilda emakumezkoen selekzio absolutuko entrenatzaileak. Morazaren kasuan, estreinakoz azaldu da Espainiako selekzioarekin. Txapelketa Estatu Batuetan jokatuko da, martxoaren 5etik 11ra.

Espainiak Japonia, Estatu Batuak eta Ingalaterra izango ditu aurkari, Orlando, Nueva Jerseyn y Texasen jokatuko diren partidetan.