undefined

“San Mameseko maila ematen badugu, kanporaketa gaindituko dugu”

“San Mameseko maila ematen badugu, kanporaketa gaindituko dugu”

Angel Villacampa, CD Taconen aurka Katedralean jokatu aurretik “Badakigu gure zalegoa hor egongo dela eta ez diegu hutsik egingo”

Angel Villacampak bere bigarren partida jokatuko du San Mamesen. Zuri-gorriek CD Tacon izango dute aurkari 19:00etan jokatuko den final-laurdenetako partidan. “Bere garaian esan genuen San Mamesen jokatuko genuen hurrengo partida hobeto prestatuko genuela. Lasai gaude, hala egin dugula sentitzen dugulako”.

Taldeak azken 12 puntuetatik 10 lortu ditu. “Egiten dugun horretan sinesten laguntzen digute garaipenek, baina emaitzetatik haratago, gero eta hobeto burutzen ari garne hobetze prozesu bati erreparatzen diogu. Ez dugu beldurrik, bardin du Real Madril bezalako talde bat etortzen bada ere, Tacon izenaren azpian ezkutatuta, nazioarteko jokalariekin. Badakigu etxean jokatzen dugula. Anbizio handikoak gara, eta partida honi aurre egiteko gogotsu gaude”.

Final-zortzirenetako norgehiagokan, lehoiak UdG Teneriferi gailendu zitzaizkien luzapenean; garaipen horrek indartu egin zuen taldea. “Partida luzea izan zen, haiek nahi zuten bezala. Espero dezagun bihar partida eta kanporaketa laster bideratzea. Gure etxera datorren edozein aurkari baino gehiago izan behar dugu”. CD Taconi dagokionez, entrenatzailea gehien kezkatzen dutenak David Aznarren trantsizioak dira: “Berreskuratu eta azakar irteten dira, ondo elkartzen dira euren defentsa fasean, eta goian jende azkarra dute. Hori gerta ez dadin saiatuko gara, eta gure nortasun ezaugarriak ahalik eta denbora gehienean erakutsi”.

Zalantzarik gabe, aste zorrotzenetako bat da hau Athleticentzat, datorren igandean liga Lezamara itzuliko delako (18 ordu) eta RCD Espanyol puntuak lortzera etorriko delako. “Oso kontzentratuta gaude horrelako aste bati aurre egiteko. Jokalari guztiak entxufatuta edukitzen saiatzen naiz, eta hala daude. Badakigu gure zalegoa hor egongo dela, eta esan diezaiekegun gauza bakarra da ez diegula hutsik egingo”.