undefined

Athletic nagusi izan da eta finalerdietan da jada

Athletic nagusi izan da eta finalerdietan da jada

Garazik maisutasunez sartutako bi penaltik amestutako titulua lortzeko bidean jarri ditu Villacamparen jokalariak

Athletic Erreginaren Kopako finalerdietan da jada, Club Deportivo Tacon 2-1 mendean hartu ondoren, 11.000 ikusleren aurrean San Mamesen. Garazi Muruak bere ohiko maisutasunarekin sartu ditu Athleticen bi golak, penaltiz. Zuri-gorriak aurkaria baino hobeak izan dira eurenn zalegoaren aurrean.

Ane Azkonaren abiadurak buruhauste asko sortu dizkie David Aznarren jokalariei. Hasierako sakearen ostean iritsi da Azkonaren lehen aukera. Maite Orozek, gora joan den jaurtiketa batekin, bigarren abisua eman du. Eta hirugarrenean iritsi da gola. Ohale atzelariak airera uxatu du baloia, Azkonak area barruan baloia irabazi eta Ainoak penaltia egin dio. Garazik ez du barkatu.

Madrildarrek ondo jokatu dute baloia, baina defentsan sufritzen dute batez ere. Thaisak abagunea izan du, baina inork ez zuen susmatzen atsedenaldia iritsi baino lehen korner batean gola sartuko zutenik. Jessica Martinezek sareetara bidali du baloia geldikako jokaldi baten ondoren.

Zuri-gorriak ondo irten dira atsedenaldiaren ostean. Yulema Corresek aukera argia izan du, eta 64. minutuan aurretik jarri dira berriro beste penalti bati esker. Azkona ezinezkoa zirudien baloi batera iritsi, erdiraketa jarri eta Daianek falta egin dio Erikari. Garazi Muruak, lehen penaltiaan egin bezala, ez du hutsik egin.

Thaisak zutoinera bidali duen baloia bat izan ezik, Taconek ez du Ainhoa Tirapuren ate inguruan arriskurik sortu. Valdezate 3-1ekoa egiteko zorian egon da, baina ez du lortu madrildarren atezainari izkin egin ondoren baloia sareetara bidaltzea. Lehoiak finalerdietan daude.