undefined

“Vila-realek ez du partida erraza izango bihar”

“Vila-realek ez du partida erraza izango bihar”

LaLigako taldeen artean, “erasora begira, Madril eta Bartzelona kenduta, baliabide gehien dituen taldea da” nabarmendu du Gaizka Garitanok

Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzaileak agerraldia egin du gaur goizean Lezamako prentsa aretoan, San Mamesen (martxoak 1, igandea, 14:00etan) Vila-real CF taldearen aurkako partida bezperan. “Gol egiteko gai diren zortzi edo bederatzi futbolari dituen talde handi baten aurka jokatuko dugu, itzelezko kalitatea duten hiru aurrelarirekin; erasoari begira, Real Madril eta Bartzelona kenduta, baliabide gehien dituen taldea da. Baina bi partida jokatu ditugu haien aurka, eta ez digute bi partida horietako bakar bat ere irabazi beraien etxean “.

LaLiga Santanderren hamar jardunaldi jarraian partidarik irabazi gabeko boladan egon arren, Garitanok nabarmendu duenez, “Urte eta erdian inork ez digu erraz irabazi. Zelaian eroso egonda, ez gara irabazteko gai izan. Taldeak joko dinamika honetan jarraitzen badu, lehenago edo beranduago aurkituko dugu garaipen hori. Ostegunera begira dinamikarik onena bihar irabaztea izan liteke: garaipenek konfiantza eta fedea ematen dizute “.

Athleticeko entrenatzaileak, taldea beti animatzen duen zaleriaren garrantzia azpimarratu nahi izan du. “Inoiz baino batuago egon behar gara hain garrantzitsua den aste honetan, zaleen eta San Mamesen babesa behar dugu, daukagun sostengu handiena delako”.

“Taldeari indartsu eta mentalizatuta ikusten diot, nahiz eta ez irabazi. Lanean ondo eta konfiantzaz ikusten dut taldea, beti eman du aurpegia une gogorretan”. Biharko aurkariari gorazarre egin dion arren, Garitanok argi utzi du Vila-reali ez zaiola bihar partida erraza espero.