
CD Basconiak sendo jarraitzen du play off postuetan
CD Basconiak sendo jarraitzen du play off postuetan
Patxi Salinasek zuzentzen duen taldeak 46 puntu ditu eta sailkapeneko 4. postuan jarraitzen du
CD Basconiak 2-1 irabazi zion SD Beasaini Artunduagan, Hirugarren Mailako IV. multzoko 27. jardunaldian, Diarrak eta Kortazarrek penaltiz bigarren zatian sartutako golei esker, bigarren garaipena jarraian lortu zuen eta brontzezko mailara igotzeko play off postuetan mantentzen da.
Gure harrobiko gainerako taldeek emaitza hauek lortu zituzten azken bi egun hauetan:
Bilbao Athleticek ezin izan zuen markagailua irauli Zornotzan derbiaren lehen minutua bete baino gol bat jaso ondoren, azkenean 2-1 galduta. Guruzetaren golak aldeak murrizteko balio izan zuen, baina ez puntuak eskuratzeko; hala ere, Joseba Etxeberriaren taldeak Bigarren B Mailako II. multzoko 2. postuari eutsi dio, eta UD Logroñesen atzetik doa bakarrik.
Athletic Clubeko Gazteak A taldeak golik gabe berdindu zuen Sorian jokatutako partidan CD Numantziaren aurka, eta Gazteak B taldeari, berriz, nahikoa izan zitzaion Luis Bilbaoren gol bakar bat Lezaman CD Vasconia mendean hartzeko.
Gure bi kadete taldeak ondo moldatu ziten euren konpromisoetan, Kadeteak A 0-2 irabazi baitzion Danok Bat Clubari eta Kadeteak B 3-0 irabazi zion Astrabuduako FT taldeari.
Gure emakumeentzat ere asteburu emankorra izan zen. Emakumezkoen Athletic Club B taldeak 0-1 irabazi zion Wanda Kirol Hirian Atletico Madrid B taldeari, Amaiurren golari esker. C taldeak eta Kadeteak ere Leioako Emakumeak B eta Bizkerre FT taldeen aurka irabazi zuten, hurrenez hurren.
