undefined

Kopako golen bolada onari eustera

Kopako golen bolada onari eustera

Orain arte txapelketan jokatutako partida guztietan sartu duen golaren bila ariko da Athletic Granadan

Athleticek gol bateko abantailarekin ekingo dio ostegun honetan Errege Kopako finalerdietako itzulerako partidari. Lehoiek arauzko denboraren barruan golen bat sartuko balukete, Granadak hiru gol sartu beharko lituzke finalera igarotzeko, eta luzapenaren aukera ezabatuko lukete automatikoki; beraz, 90 minuturen buruan jakingo litzateke finalistaren izena.

Aurten Athleticek arauzko 90 minutuen barruan gola sartzea lortu du Errege Kopan jokatutako partida guztietan. Lehen kanporaketan hirutan sartu zuen Elxen (Ibai, Beñat eta Kodro). Bigarren kanporaketan, Yurik eta Villalibrek 0-4koa egin zuten Las Llanasen Sestao Riverren aurka; Williamsek Elxen aurka sartu zuen zuen final-hamaseirenetan eta bina golekin errepikatu zuen Tenerifen final-zortzirenetako kanporaketan (Yurik 118. minutuan sartu zuen ere, luzapenean). Zuri-gorriek San Mamesen jokatutako bi norgehiagoketan ere zulatu zuten aurkariaren atea: final-laurdenetan Bartzelonaren aurka Williamsen golarekin eta finalerdietako joanekoan Granadaren aurka Iker Muniainen golari esker.