undefined

Lucia Garcia 100 partidetara iritsi da

Lucia Garcia 100 partidetara iritsi da

Aurrelari zuri-gorria RCD Espanyolen aurka Lezaman jokatutako partidan heldu zen mugarri borobil horretara

Lucia Garcia 100 partiden mugarri borobilera iritsi zen Athleticekin joan den igandean, RCD Espanyolen aurka Lezaman partida osoa jokatu ondoren. Barakaldoko aurrelariak ligako 18 partida eta Kopako 2 jokatu ditu denboraldi honetan, eta 10 gol sartu ditu (9 etxeko txapelketan eta 1 KO-ko torneoan).

Denboraldi honetan bere zenbakirik onenak pilatu ditu 2016an Oviedo Modernotik Bilbora iritsi zen jokalariak. Zuri-gorriak urtarrilean eta otsailean lortu zituen daturik onenak, bost partida ofizialetan jarraian gola sartu baitzuen (Madril CFF, Valentzia, Deportivo, UDG Tenerife Kopan eta Reala). Luciak 13 gol sartu zituen aurreko denboraldian, eta aurtengo erregistroen arabera, iaz lortutako markarik onena gaindituko du aurten.

Espainiako selekzioarekin Frantziako Munduko Txapelketa jokatzeko aukera izan zuen joan den udan eta gaur egun Jorge Vildaren aginduetara dago (Ainhoa Moraza zuri-gorriarekin batera), Estatu Batuetan martxoaren 12ra arte jokatuko den She Believes Cup txapelketan. Aurrelariak 22 urte beteko ditu datorren uztailean eta joan den azaroan 2022ra arte luzatu zuen klubarekin zuen kontratu harremana.