Amesteko bi aurrekari
Gaurko egunez, Athleticek Kopako finalerako txartela lortu zuen Sevillaren aurka (2009) eta Espanyolen aurka (2015)
Athletic Clubek Errege Kopako finalerdietako itzulera jokatuko du bihar Granadaren aurka Los Cármenesen, XXI. mendeko bere laugarren finalera sailkatzeko helburuarekin, 2009, 2012 eta 2015an egin bezala. Bitxia bada ere, hiru finalerdi horietako biren itzuliko partidak martxoaren lauan jokatu ziren.
2009an, Sevilla FCren aldeko 2-1ekoarekin joan zen San Mamesera, baina Joaquin Caparrosek zuzentzen zuen taldeak markagailua irauli eta 3-0 irabazi zuen Javi Martinez, Llorente eta Toqueroren golei esker, final handia 1985etik lehen aldiz lortzeko.
2015ean, Athletic Clubek RCD Espanyolen zelaia bisitatu zuen, joanekoan San Mamesen bana berdindu ondoren. Adurizek eta Etxeitak 0-2koa jarri zuten markagailuan lehen zatian eta Ernesto Valverderen mutilak sailkapena lortu zuten.

