undefined

Garitano: “Partida irabaztera joan behar dugu”

Garitano: “Partida irabaztera joan behar dugu”

Entrenatzaile zuri-gorriak ohartarazi duenez, “ezin da gol bakarreko abantaila kudeatu”, eta Kopako finalera pasatzeko aukeraren aurrean bere taldeak duen konpromisoa azpimarratu du: “Badakigu zer dagoen jokoan”.

Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoa eskaini du Lezamako instalazioetan, Errege Kopako finalerdietako itzuliko Granadaren aurkako partidaren bezperan (osteguna 5, Nuevo Los Cármenes, 21:00etan).

Buruz indartsuenak izan garen taldeak gaude hemen. Guk, bereziki, muturreko egoerei egin diegu aurre txapelketa honetan. Urtero ez dago holako aukera bat, eta badakigu zer dagoen jokoan“, azpimarratu du entrenatzaile zuri-gorriak.

Athleticek kanporaketari aurre egiteko duen abantailaz galdetuta (1-0 San Mamesen), Garitanok esan du ezin dela “gol bakarreko abantaila kudeatu, partida irabaztera joan behar da. Normalean egiten dugun bezala prestatu dugu partida: ahalik eta gol gehien sartzera joan, eta ahalik eta gol gutxien sar diezagutela“.

Kanpoan jokatzeak ez du Garitano beldurtzen, izan ere, “jokalariak dira berdegunean erabakitzen dutenak. Lehiakide petoak gara, horrelako egoerak gustatzen zaizkigu. Horretarako egiten da bat jokalari edo entrenatzaile, horrelako partidetan egoteko“. Entrenatzaileak Granadako partidaren kolore berezia azpimarratu du: “Ez da erraza horrelako aukerak izatea talde honekin. Aldagelan denak dira lagunak, etxeko jendea, batzuk auzokideak ere badira, txikitatik lagunak, hemen hazi eta hezitakoak. Hori ordainezina da