Giro zoragarria Granadan
Athletic Clubeko zaleek Granadako kaleak hartu dituzte, bere taldea bakarrik ez uzteko
Granadak Athletic Clubeko zale ugari hartu ditu Kopako finalerdiaren egunean. Goizetik nabaritu da zale zuri-gorrien presentzia Andaluziako hirian, Bizkaitik bidaiatu duen espedizioari esker eta inguruko peñei esker ere. Inork ez du galdu nahi izan 21.00etatik aurrera Los Carmenesen jokatuko den partidarako atariko giroa.

