undefined

Lucia Garcia bikain aritu zen Japoniaren aurka

Lucia Garcia bikain aritu zen Japoniaren aurka

Arrelari zuri-gorriak bi gol sartu zizkion Japoniako talde indartsuari 3-1 irabazteko, Estatu Batuetako “She Believes Cup” lasterketaren hasieran

Lucia Garciak ezin hobeto hasi du bere ibilbidea “She Believes Cup” txapelketa handian. Atzo, Espainiako selekzioak 3-1 irabazi zion Japoniako selekzioari Athleticeko aurrelariaren bi golei esker. Barakaldokoa atsedenaldiaren ostean zelairatu zen Orlandoko Exploria Stadiumera, markagailua 1-1 zegoenean, eta erabat irauli zuen partida. Bi minutu zeramatzan berdegunean, eta presio ona egin ondoren, japoniar atezainaren aurrean jarri eta trebetasun handiz berdinketa desegitea lortu zuen. Lehoia oso gogotsu aritu zen partida osoan zehar eta lehen golaren antzeko jokaldi batean, 79. minutuan, 3-1ekoa sartu zuen.

Gainera, azken txanpan, Jorge Vildak Ainhoa Moraza sartu zuen zelaian. Donostiarrak Marta Corredera ordezkatu zuen Espainiako taldearen eskuin hegalean. Igandean, munduko txapeldunaren eta anfitrioiaren aurka neurtuko dituzte indarrak, oraingoan New Jerseyn, 22: 00etan. Amerikarrek 2-0 irabazi zioten Ingalaterrari lehen jardunaldian eta beraz, partidak erabakiko du lau taldeen arteko txapelketako lidergoa.

Bideoa: @SeFutbolFem