undefined

Garitano: “Aste borobila izan da”

Garitano: “Aste borobila izan da”

Taldeak Pucelan golari begira izan duen eraginkortasuna azpimarratu du entrenatzaile zuri-gorriak: “Baloiaren irteeran bikain aritu gara”

Gaizka Garitano oso pozik agertu da taldeak egindako lanarekin, Valladoliden aurka Jose Zorrilla futbol-zelaian 1-4 irabazi eta gero: “Aste borobila izan da. Vila-reali irabazi, Kopako finalera pasatu eta gaur hemen ere irabazi. Ahalegin fisiko eta mental handia izan da, eta horrek oso ondo hitz egiten du taldeaz“.

Entrenatzaile zuri-gorriak taldearen golarekiko eraginkortasuna azpimarratu du: “Partida emaitzak dioena baino zailagoa izan da, defendatzea eta sufritzea egokitu zaigu. Aldea baloiarekin egin ditugun irteerek ezarri dute, bikain aritu gara. Ondo iritsi gara gora, arriskua sortu dugu, eta aukerak amaitu ditugu”.

Kirol emaitzek aste honetan Athleticen utzi duten aho zapore onaz galdetuta, hauxe ondorioztatu du Garitanok: “Talde ona izan nahi badugu, ezin gara partida erabakigarrietan soilik lehiatu. Gaurkoa da izan behar dugun taldea. Ostegunean leher eginda bukatu genuen eta gaur ondo irabazi dugu. Hau da gustatzen zaidan taldea, buruz indartsua eta lehiakorra”