
Hamar jokalari zuri-gorrik sartu dute jada gola Laligan
Hamar jokalari zuri-gorrik sartu dute jada gola Laligan
Unai Lopez eta Iñigo Cordoba batu dira Athleticeko golegileen zerrendara
Real Valladoliden aurkako partidaren ostean, hamar dira dagoeneko denboraldi honetan LaLigan golen bat sartzea lortu duten lehen taldeko jokalariak. Unai Lopez eta Iñigo Cordoba izan dira zerrenda horretan sartu diren azken biak.
Donostiarrak 52 partida jokatu zituen lehen taldearekin. Unai Lopez hasierako hamaikakoan izan zen eta hirugarren minutuan gol bikaina sartu zuen zuzeneko fata jaurtiketa batekin markagailuan 0 eta 1ekoa jartzeko.
Iñigo Cordobak bere partida bikaina borobildu zuen taldearen azken gola sartuz (1-4). Nabarmentzekoa baita ere Raul Garciari emandako asistentzia Athleticen bigarren golean.
Hauek dira denboraldi honetan LaLigan gola sartzea lortu duten hamar jokalariak:
Raul Garcia (9), Williams (6), Muniain (4), Capa (2), Yuri (2), Aduriz, Villalibre, Kodro, Unai Lopez eta Iñigo Cordoba.
