undefined

RFEFek et EFFk bertan behera uzti dituzte partida guztiak, Lehen eta Bigarren Mailakoak izan ezik

RFEFek et EFFk bertan behera uzti dituzte partida guztiak, Lehen eta Bigarren Mailakoak izan ezik

Espainiako eta Euskadiko Futbol Federazioek bertan behera utzi dituzte hurrengo bi asteetako partida guztiak, LaLiga Santander eta Liga Smartbankoak izan ezik

Espainiako Futbol Federazioak eta Euskal Futbol Federazioak txapelketa ez profesionaletako partida guztiak bertan behera uztea erabaki dute gaurtik aurrera eta bi astez. Erabaki horrek zuzenean eragiten die Athletic Cluben talde guztiei, gizonezkoen lehen taldeari eta Bizkaiko Futbol Federazioaren pean dauden horiei izan ezik.

RFEF-k erabaki hau hartu du “lehiaketen homogeneotasuna, osotasuna eta beharrezko lehiakortasun-oreka bermatzeko, egiaztatu baita ezinezkoa dela benetan futbol-partidak jokatzea eta entrenamenduak garatzea herrialdeko hiri eta/edo lurralde jakin batzuetan”. Euskal Futbol Federazioak bere egin du erabakia Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Futbol Federazioaren gomendioei men eginez.