
“Bolada onarekin jarraitu gura dugu”
“Bolada onarekin jarraitu gura dugu”
Mikel Vesgak San Mamesen Atletico Madrilen aurka ateak itxita jokatu behar izatea deitoratu du: “Gure jendearen babesa ezinbestekoa da taldearentzat. Zaleak gertu sentitzea gustatzen zaigu”
Athleticek Lezaman ateak itxita egin duen entrenamenduaren aurretik Klubari egindako adierazpenetan, Mikel Vesgak taldeak bizi duen bolada onarekin jarraitzearen alde egin du: “Gogo handia dugu igandea iristeko. Bizi izan dugun aste politaren ondoren, dinamika onarekin jarraitzea gustatuko litzaiguke Atletico Madrili irabazita“.
Igandeko aurkariari dagokionez, gasteiztarrak honela definitu du talde koltxoneroa: “Oso aurkari zaila da, kalitate handiko jokalariekin. Defentsan oso indartsuak dira, eta zaila da haiei golik egitea. Aste osoan lan egingo dugu igandean topera iritsi eta hiru puntuak etxean gera daitezen“.
Kirol Kontseilu Gorenak (CSD) LaLigako hurrengo bi jardunaldietan ateak itxita jokatzeko hartutako neurriari dagokionez, Vesgak deitoratu egiten du zaleak berdegunetik bertatik ez sentitzea: “San Mamesen gure jendearekin jokatzea, babes hori beti hor nabaritzea, oso garrantzitsua da guretzat. Oso arraroa egingo zaigu, ez gaude ohituta eta zaila izango da. ‘Desabanatila’ hori edukita ere, ahal dugun guztia egingo dugu emaitza on bat lortzeko. Espero dugu dena lehenbailehen normaltasunera itzultzea eta laster gure jendearengandik gertu egoteko aukera berriro izatea“.
