undefined

Kopako finala atzeratu dute

Kopako finala atzeratu dute

Errege Kopako finala atzeratu dute, hura jokatuko duten klubek hala adostu ondoren, “harmailetan publikoarekin jokatuko dela ziurtatzeko”

Errege Kopako finala apirilaren 18an jokatu behar zen Sevillan, eta Athletic eta Reala ados jarrita atzeratu dute, “harmailetan publikoa dagoela jokatuko dela ziurtatzeko“. Erabakia Las Rozaseko Futbol Hirian hartu dute bi taldeen presidenteek, Aitor Elizegik eta Jokin Aperribayk, Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) presidente Luis Rubialesekin egindako bileran.

“Gure zaleen beharra dugu arnasa hartzeko”, azpimarratu du Aitor Elizegik. “Hori, eta haien osasuna da aurretik jarri behar duguna. Eta noski, ordezkatzen gaituzten taldeena. Bizitzen ari garen egoerarekin elkarlanean aritzea lehenesten dugu”.

Txuri urdinen presidenteak ere neurria berretsi du: “Aurrena osasun publikoa da, eta gure zaleei nola parte hartuko duten bermatzea, final honetan funtsezko pieza baitira”. Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidentearen ustez, “helburua La Cartuja gainezka egotea da“.