undefined

Kopako finalerako txartel kopurua

Kopako finalerako txartel kopurua

Athleticek eta Realak 21.676 eserleku izango dituzte talde bakoitzarentzat hitzordu handirako

Espainiako Futbol Federazioak Athletic Clubi eta Realari jakinarazi die apirilaren 18an La Cartujan (Sevilla) jokatuko den Errege Kopako finala atzeratu egin dutela, osasun kontuengatik. Datorren astean denboraldi honen barruan finalerako behin betiko data adostu eta modu ofizialean jakinaraztea da asmoa.

Athleticek eta Realak 21.676 eserleku izango ditu bakoitzak; horretaz aparte, klub bakoitzak 37 sarrera gehiago izango ditu mugikortasun urriko pertsonentzat eta haien laguntzaileentzat.