
Kluba |
Ez da lan saiorik egongo Lezaman asteartera arte
Ez da lan saiorik egongo Lezaman asteartera arte
Gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeek, baita Bilbao Athleticek ere, martxoaren 17an dute lanera itzultzeko asmoa, ateak itxita
Lanean jarraitzen duten Athletic Cluben hiru taldeen lan-plana eguneratu du Klubak, gaur egungo egoerara egokitzeko asmoz. Hortaz, Athletic Club, Emakumezkoen Athletic Club eta Bilbao Athletic asteartean itzuliko dira Lezamara, ateak itxita. Gizonezkoen bi taldeak 10: 30ean hasiko dira, eta emakumezkoena ordu erdi beranduago.
Hala ere, entrenamenduen aurreikuspen hauek egunero ebaluatuko dira, egungo gorabeheren bilakaeraren eta egunez egun iristen diren gomendioen arabera.
