undefined

Azken lan saioa astertera arte

Azken lan saioa astertera arte

Athletic Cluben lehen taldeak asteko hirugarren eta azken lan jardunaldia egin du gaur Lezaman

Athletic Cluben lehen taldeak bere hirugarren eta azken lan jardunaldia egin du gaur goizean Lezaman, ateak itxita.

Entrenamendua normaltasunez egin dute, eta Beñat Etxebarria (eskuineko orkatilan bihurritua du) eta Oscar De Marcos (errekuperazio prozesuan murgilduta dago) falta izan dira. Gainerako jokalariek Lezamako 3. zelaira egin dute salto, eta bertan ariketa fisikoak, baloi jabetzako ariketak eta defentsa-erasoko trantsizioak egin dituzte.

Athleticek atseden hartuko du martxoaren 17ra arte, eta bertan, Covid-19ko bilakaeraren arabera, Lezamako berdegunera egingo du salto goizeko 10: 30ean, entrenamendua ateak itxita egiteko.