undefined

San Mamesek bat egin du “txalo solidarioarekin”

San Mamesek bat egin du “txalo solidarioarekin”

Osasun arloko langileen eta koronabirusaren krisian guztion onerako lan egiten duten gainerako profesionalen lana eskertzeko argitu zen estadio zuri-gorria

Asteburu honetan, Athleticek bat egin nahi izan du gure gizartean, koronabirusaren osasun krisian milaka profesionalek egindako lan eta ahaleginarekin. Larunbat gauean, egoera zail honetan laguntzen ari diren osasun arloko langile guztiak eskertzeko helburuarekin, mezu honekin argitu zen: Gogogaren Indarra! Eskerrik asko gu zaintzeagatik.

Igandean, eskerrak eman zitzaizkien ez-ohiko egoera hauetan lanean ari diren profesional guztiei: garraioa, supermerkatuak, mezularitza, garbiketa, garraioa… sailetan aritzen direnak eskertzeko, estadioa “Eskerrik asko!” hitzarekin argiztatu zen eta txalo-ikono batzuk gehitu zitzaizkien, milaka herritarrek beraien balkoietatik emandako txalo-zaparradei gehituz.