
90 urte pasa dira Athleticek lehen liga irabazi zuenetik
90 urte pasa dira Athleticek lehen liga irabazi zuenetik
1930eko martxoaren 16an, talde zuri-gorriak bere zortzi ligetatik lehena lortu zuen FC Bartzelonari 4-3 irabazita San Mamesen
Gaur, martxoak 16, duela 90 urte, Athletic ligako txapeldun bihurtu zen lehen aldiz, Bartzelonari San Mamesen 4 eta 3 irabazita. Lehoiek etxeko txapelketaren bigarren edizioa irabazi zuten, hain zuzen ere, bere estreinaldian talde katalanak irabazi zuena.
Lehoiek 16. jardunaldian lortu zuten titulua ziurtatzea. Hamar taldek parte hartzen zuten liga hartan (lehen edizioan bezala) eta oraindik bi partida zeuden jokatzeke. Arenas Club, Athletic Club, Athletic de Madrid, FC Bartzelona, RCD Espanyol, CD Europa, Real Santander RC, Real Madril, Real Sociedad eta Real Union ziren talde horiek.
Titulua eman zion partidan, Athleticek Barça mendean hartzea lortu zuen partida hasiera bikaina eginda. Horri esker, lehoiak markagailuan 3-0 jarri ziren 25 minuturen buruan, Chirri II.aren, Gorostizaren eta Lafuenteren golei esker. Talde katalanaren erreakzioa are azkarra izan zen eta hiru minututan Diego (35 ‘), Bestit (37’) eta Arocharen (38 ‘) golekin norgehiagoka berdintzea lortu zuen. San Mameseko igande arratsalde zirraragarriak bere epilogorik onena izan zuen Guillermo Gorostizak 82. minutuan egindako golarekin (ligako edizio horretako pichichia, 20 golekin). Athleticek bere palmareseko lehen liga titulua eskuratu zuen.