undefined

Entrenamendu guztiak etenda

Entrenamendu guztiak etenda

Gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeek eta Bilbao Athleticek aldi baterako utzi dute euren jarduera Lezaman

Athletic Clubek Lezamako entrenamenduak aldi baterako etetea erabaki du. Horrela, gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeetako eta Bilbao Athleticeko jokalariek banakako entrenamenduak egingo dituzte, aurretik markatuta zeuden jarraibideen arabera.

Neurri hori joan den ostegunean hartutako neurriari gehitu behar zaio; izan ere, klubeko gainerako taldeek kirol-jarduera aldi baterako utzi zuten, COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondorioz.