undefined

Ametsetan jarraitzeko Kopa

Ametsetan jarraitzeko Kopa

Lehoiek erreginaren Kopako finalerdia jokatu behar zuten gaur gauean Logroñon, baina osasun krisiaren ondorioz atzeratu egin da

Datozen asteetako kirol ekitaldi guztiak bertan behera uztera behartu duen koronavirusaren osasun krisiaren ondorioz, zuri-gorriek ezin izango dute gaur arratsaldean erreginaren Kopako finalerdiaz gozatu, errioxarren etxean EDF Logroñoren aurka jokatu behar baitzuen Athleticek. Norgehiagokak oraindik ez du datarik finkatuta egungo egoeraren bilakaeraren zain.

Lehoiek euren denboraldiko ilusio handienetako bat atzeratu behar izan dute Malagako final handitik pauso bakarrera zeudenean.

Hala eta guztiz ere, ametsak indarrean jarraitzen du eta zein baino zein une hobea UDG Teneriferen eta CD Taconen aurkako partidetako irudirik onetaz (partiden laburpenak eta argazki onenak dituzten galeriak) gozatzeko.