undefined

Bideoteka: Gure lehoien lehen Liga (2002/03)

Bideoteka: Gure lehoien lehen Liga (2002/03)

CD Hispalisi sartutako jipoia eta, ondoren, 35.000 ikusleren aurrean, San Mamesen, Emakumezkoen Athletic Clubeko Ligako lehen tituluaren ospakizuna gogoratu

Gure YouTubeko kanal ofizialean ikus ditzakezun bideo ugarien artean, gaur errepasatu eta berriro gozatu nahi dugu Athletic Clubek 2003ko apirilaren 27an San Mamesen Sevillako CD Hispalis taldearen aurka lortutako garaipenaren (5-0) laburpenarekin. Horren ondorioz, emakumezkoen Lehen Mailako lehen Liga lortu zen gure erakundearentzat.

Gure lehoiak lehiaketa ia perfektu baten protagonista izan ziren. Azken horren aurreko 21 jardunaldietan behin bakarrik galdu zuten, urrian Sabadellen bigarren partidan. 16 garaipenekin eta 4 berdinketarekin, Iñigo Juaristik zuzentzen zuen taldeak Levante UD zuen aurkari nagusitzat, honek ere zenbaki ikusgarriak zeramatzala.

San Mamesen ikusi zen futbol-boladari esker, Athletic Clubek partida eta Superliga irabazi zituen; Eba (bi), Tzibi, Ibarra eta Lorena, penaltiz, izan ziren golegileak.

35.000 ikusle bildu ziren San Mamesen; errekorra izan zen garai hartan emakumezkoen futbol partida batean estatuan. Oroimenerako geratuko da futbolarien ospakizuna, ohorezko buelta emanez.

Superliga honen ondoren beste bi etorri ziren jarraian eta beste bat txandaka, honela, jokalari belaunaldi errepikaezin honek titulua lau aldiz irabazi zuen bost denboralditan.

Athletic Club – CD Hispalis partidaren hamaikakoak hauek izan ziren:

Athletic Club: 1. Uguzne, 2. Uriagereka, 4. L. Zabala, 5. I. Gaztelu, 6. Itziar, 8. Tzibi J., 14. Iraia, 15. Irantzu, 17. Ibarra R., 20. Eba eta 21. Lorena.
Ordezkoak: 22. Capa, 9. Belen, 10. J. Guarrotxena, 11. Orueta eta 12. Del Val.

CD Hispalis: 1. Marijo, 2. Ove, 3. Patri, 4. Virginia, 5. Rubia, 6. Dayi, 7. Nadia, 8. Sandra, 9. Priscila, 10. Maria Jaen eta 11. Cori.
Ordezkoak: 12. Cristi, 13. Fany, 14. Moreno, 15. Bea, 16. Ana eta 17. Gelves.