undefined

FIFA20ko txapelketa solidarioa

FIFA20ko txapelketa solidarioa

Gorka Guruzeta izango da Athleticen ordezkaria LaLigako 19 jokalarien artean Ibai Llanos eSports-eko narratzaileak antolatutako txapelketa solidario birtualean

LaLigak Ibai Llanos eSports-eko influencer eta narratzailearen erronkarekin bat egin du eta asteburu honetan 19 jokalari (talde bakoitzeko bat) lehiatuko dira FIFA20ko txapelketa solidarioan. Ekitaldia doan jarraitu ahal izango da streaming bidez, Ibairen Twitch kanalaren bidez, eta lortutako etekin guztiak irabazi asmorik gabeko erakunde bati emango zaizkio, Covid-19ren aurkako borrokan laguntzeko.

Athleticeko ordezkaria Gorka Guruzeta izango da, eta larunbat honetan Sevilla FC-ko Sergio Reguilonen aurka jokatuko duen final-zortzirenetan. Norgehiagoka (partida guztiak bezala 18 minutuko luzapena izango du) larunbatean izango da, 18:30ean, eta Athleticen Facebookeko kontu ofizialetik jarraitu ahal izango da.

LaLigako taldeetako jokalariez gain, Manolo Lama, Miguel Angel Roman, Danae Boronat edota Ibai Llanos bera izango dira txapelketa solidarioan narratzaile gisa.

 

PARTE HARTZAILEAK 

ORDUTEGIAK