undefined

Bideoteka: Gau historikoa Europako final baterantz

Bideoteka: Gau historikoa Europako final baterantz

UEFA Europa Leagueko finalerdietako itzulerako partidan Sporting CP-ren aurka lortutako garaipena gogoratu dugu, Athletic 35 urte geroago Europako final batera itzultzeko balio zuena

Gaur, Youtubeko gure kanal ofizialean aurki ditzakezun bideoen artetik, Athletic Clubek eta bere masa sozialak 2012ko apirilaren 26an San Mamesen bizi izan zuten gau magikoetako batean geldituko gara. Athleticek Sporting Portugal mendean hartu zuen, 3-1, UEFA Europa Leagueko finalerako txartela lortzeko. Final kontinental batean 35 urteren ondoren berriz egotea lortu zuen Athleticek.

Athleticek itzulerako partida kanporaketari atzetik zegoela jakinda aurre egin zion, Jose Alvaladen futbol zelaian 2-1 galdu baitzuen, Aurtenetxe zuri-gorrien golegilea izanda. Zuri-gorrien eta portugaldarren arteko bigarren norgehiagoka ikusi ondoren, erabakigarria izan zen gol hura.

Katedralean jokatutako norgehiagokak erritmo bizia izan zuen, eta Athletic garaipenaren bila atera zen lehen minututik, partidaren hasieran kanporaketan zeukan desabantailaren jakitun. Susaetak lehen zatiko ordu laurdenaren inguruan egin zuen gola Van Wolfswinkelek lehen zatiko azken txanpan berdinketa berriro jarri baino lehen, eta Ibai Gomezek, atsedenaldira iristeko ezer gutxi falta zela, berriro Athletic aurretik jarri zuen.

Kanporaketa berdinduta (3-3 emaitza totalean) eta luzapen saihestezina zirudienaren bidean, Athleticeko jarraitzaile guztiek buruz dakiten jokaldia iritsi zen. Ibai Gomezek Fernando Llorenterentzat erdiratu, 88. minutuan, eta honek Rui Patricio gainditu zuen, Athletic 2011-12 denboraldiko UEFA Europa Leagueko finalerako sailkatu zuen 3-1ekoa sartuz.

Athletic Club – Sporting CP-en arteko neurketaren hamaikakoak hurrengoak izan ziren:

Athletic Club: 1. Iraizoz, 15. Iraola, 24. Javi Martínez, 5. Amorebieta, 3. Aurtenetxe, 8. Iturraspe, 21. Ander Herrera, 19. Muniain, 14. Susaeta, 28. Ibai, 9. Llorente.

Ordezkoak: 23. Ekiza, 2. Toquero, 17. Iñigo Pérez.

Sporting CP: 1. Rui Patricio, 4. Polga, 47. Joào Pereira, 48. Insúa, 93. Xandao, 8. Schaars, 11. Capel, 14. Fernández, 25. Pereirinha, 28. André Martins, 9. Van Wolfswinkel.

Ordezkoak: 3. Daniel Carriço, 17. Jeffren, 18. Carrillo.