Athletic Club VS Sporting Club Portugal 2012-4-26 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
Finalerdia

Athletic Club3 : 1Sporting Club Portugal

Susaeta17'
Ibai46'
Llorente88'
van Wolfswinkel44'
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
26/04/2012
Ordua
21:05
Data eta ordua
2012-4-26 - 21:05

Azken geltokia, Bukarest

Athletic Clubek 3-Sporting Clube de Portugalek 1 Athletic Clubek maiatzaren 9an UEFA Europa Leagueko finala…

2012ko api. 26a

Athletic Clubek 3-Sporting Clube de Portugalek 1

Athletic Clubek maiatzaren 9an UEFA Europa Leagueko finala jokatuko du Bukaresten At Madrilen aurka, Sporting Clube de Portugal kanpoan utzi eta gero. Euroametsa gauzatzeko azken pausoa baino ez zaigu falta. Hauxe da gure taldeak bere historian jokatuko duen bigarren europar finala. Aurrekoa 1977n jokatu zen bi partidetara Italiako Juventus taldearen aurka. Denboraldi hartan ere taldeak final bi jokatu zuen.

Norgehiagoka ziragarria izan da eta taldeak eta zalegoak eskutik helduta ibilbide gogorrari ekin diote.

Susaetak hamazazpigarren minutuan, Llorentek bularrez eginiko pasea boleaz ezkerrez errematatu eta gero, bate tea zerokoa ezarri du. Van Wolfswinkelek 44garrenean berdindu du eta atsedenaldira joan baino lehen Ibaik ezkerrez ere berdinketa egin du Llorenteren pasea atezainaren gainetik bidaliz. Bigarren zatian zurigorrien nagusitasuna nabariagoa izan da, nahiz eta hirugarren gola ikusteko 88. Minutura arte itxoin behar: oraingo honetan Ibaik egin du pasea eta Llorentek eskuin hanka sartu du hirugarrena egiteko.

Hogeita hamabost urte pasa ondoren berriro europar final batera eta gainera jokalari zigorturik gabe. Bukaresten, gutxienez, hamar mila zale zurigorri inguru egongo dira. Beste orrialde bat gure klubaren historian, alaitasunerako kasu honetan eta poz hori gure lurraldetik eta munduko toki askotatik hedatu da dagoeneko.

Denon artean lortutako arrakasta honek ez du egutegirik gelditzen eta igandean Zaragozan beste erronka bat daukagu Ligaren bitartez europar postuetan segitzeko.

Bitartean, zorionak sendi zurigorri osoari eta aupa Athletic! Euroametsak zutik eta esna dirau: azken geltokia falta da, Bukarest.