undefined

17 urte emakumezkoen Athletic Clubek San Mamesen jokatu zuen lehen partidatik

17 urte emakumezkoen Athletic Clubek San Mamesen jokatu zuen lehen partidatik

2003ko martxoaren 30ean, lehoiek Katedralean jokatu zuten lehen aldiz Pueblaren aurka 5 eta 1 irabazita

Duela 17 urteko, martxoaren 30ean, Emakumezkoen Athletic Clubek San Mamesen jokatu zuen bere lehen partida ofiziala. 2002-03 denboraldiko 20. jardunaldian, lehoiek Katedralean jokatu zuten lehen aldiz Extremadurako CF Puebla taldearen contra. 5 eta 1 irabazi zuten 23.000 ikusleren aurrean eta Superligako lehen titulua izango zena bideratu zuten garaipen garrantzitsu horrekin.

Bi jardunaldi geroago, Athleticek denboraldiko azken jardunaldia Katedralean jokatu zuen baita, CD Hispalisen aurka (5-0), emakumezkoen neurketa bateko ikusle kopuruaren errekorra gaindituz (35.000 ikusle) eta bere lehen Liga txapelketa bertan ospatuz.

Lehoiek hamasei partida jokatu dituzte San Mamesen, horien artean emakumezkoen futbol partida batean Europako errekorra lortu zuena, 48.121 ikuslerekin joan den denboraldian Atletico Madrilen aurka jokatutako Kopako partidan:

  1. Athletic Club 5 – 1 CF Puebla (Liga) – 23.000 ikusle-  2003/03/29.
  2. Athletic Club 5 – 0 Híspalis (Liga) – 35.000 ikusle- 2003/04/27.
  3. Athletic Club 1 – 8 FFC Frankfurt (Champions) 10.000 ikusle – 2003/08/25.
  4. Athletic Club 0 – 2 Torrejón (Liga)  20.000 ikusle – 2004/05/16.
  5. Athletic Club 6 – 1 Sabadell (Liga) 10.000 ikusle – 2005/04/10.
  6. Athletic Club 0 – 2 Levante UD(Kopa) 7.000 ikusle – 2005/05/15.
  7. Athletic Club 5 – 1 Atlético de Madrid (Liga) 18.000 ikusle – 2007/04/22.
  8. Athletic Club 0 – 0 Torrejón (Liga) 25.000 ikusle – 2007/05/06.
  9. Athletic Club 0 – 2 FC Barcelona (Kopa) 30.000 ikusle – 2010/05/23.
  10. Athletic Club 1 – 0 Arsenal Ladies (LAgunartekoa) 9.000 ikusle- 2013/01/05.
  11. Athletic Club 1 – 2 FC Barcelona (Liga) – 26.000 ikusle – 2013/05/05.
  12. Athletic Club 2 – 1 Fortuna Hjorring (Champions) – 9.000 ikusle – 2016/10/05.
  13. Athletic Club 0 – 2 Atlético de Madrid (Kopa) – 48.121 ikusle – 2019/01/30.
  14. Athletic Club 2 – 0 Levante UD (Liga) – 24.986 ikusle – 2019/03/31.
  15. Athletic Club 0 – 3 FC Barcelona (Liga) – 32.068 ikusle – 2020/01/05.
  16. Athletic Club 1 – 0 CD Tacón (Kopa) – 10.991 ikusle – 2020/02/26.