undefined

Thinking Football-eko bitxiak (IV): “The two Escobars”

Thinking Football-eko bitxiak (IV): “The two Escobars”

Zimbalist anaiek zuzendu zuten Kolonbiako futbolari eta narkotrafikoari buruzko dokumental hau, Thinking zinemaldiaren azken edizioan saritutako “Nossa Chape” filmaren zuzendariek, hain zuzen.

Jeff eta Michael Zimbalistek kronika historiko hau zuzendu zuten 2010ean. Drogaren diruak futbol kolonbiarra kontrolatzen zuen, bere historiako garairik onenean, 1994ko munduko txapelketaren bueltan. Pablo Escobar narkotrafikatzailea eta Andrés Escobar selekzio nazionaleko kapitaina dira protagonista, modu paraleloan. Azken hori, hil egin zuten Munduko txapelketako autogolaren ostean, Estatu Batuetan.

Trailer

Zimbalist anaiek 2019ko Thinking Football zinemaldiko Publikoaren Saria irabazi zuten “Nossa Chape” filmarekin. “The two Escobars” dokumental honen bidez, Kolonbiako errealitate politiko eta sozialean kokatu dute selekzio nazionalaren arrakasta. Pelé ospetsuaren hitzetan, faboritoetako bat izan zen AEBetako Munduko Txapelketan. Talde ospetsua izan zen garai hartan, eta jokalarien artean nabarmenduko genituzke René Higuita, Valderrama, Asprilla edota Rincón. Andrés Escobar izan zuten kapitain eta Maturana irakaslea entrenatzaile. 0-5 irabazi zioten Argentinari sailkapenaren partida erabakigarrienean, eta narkotrafikoaren dirua nagusi zen testuinguruan kokatu ziren; bereziki, Medellineko kartelaren mende. Eragin lazgarri horren itzala ondo jasota geratu da lan honetan. Hauxe da gure gaurko gomendioa-bidez ikusgai izango duzuena.

? Ikusgai:

Trailer Nossa Chape