undefined

Partida osorik: Athletic Club 1 – FC Barcelona 0 (LaLiga 2019-20)

Partida osorik: Athletic Club 1 – FC Barcelona 0 (LaLiga 2019-20)

Denboraldi honetako lehen jardunaldian San Mamesen jokatutako partida osorik ikusi gure Youtubeko kanalean

Abuztuaren erdialdean, San Mamesen, aurtengo LaLiga Santanderreko 1. jardunaldiari dagokion Athletic Club – FC Barcelona jokatu zen. 2019ko LaLigako irekiera neurketa izan zen, eta Adurizek txilenaz sartutako golari esker garaipen ahaztezina lortu zuen Athleticek.

Gaur, 21:00etatik aurrera, partida hura ikusi ahal izango dugu osorik gure Youtubeko kanalean.

Hamaikakoak:
Athletic Club: 1. Unai Simón, 21. Capa, 5. Yeray, 3. Núñez, 17. Yuri B, 8. Unai López, 14. Dani García, 18. De Marcos, 22. Raúl García, 10. Muniain, 9. Williams.
Ordezkoak: 34. O. Sancet, 7. Beñat, 20. Aduriz, 29. Vivian, 12. Larra, 13. Iago Herrerín, 24. Balenziaga.

FC Barcelona: 1. Ter Stegen, 3. Piqué, 2. N. Semedo, 15. Lenglet, 18. Jordi Alba, 19. Aleña, 20. S. Roberto, 21. De Jong, 17. Griezmann, 11. Dembélé, 9. Suárez.
Ordezkoak: 12. Rafinha, 4. Rakitic, 27. C. Pérez, 5. Sergio, 26. Iñaki Peña, 24. Júnior, 23. Umtiti.