Athletic Club - FC Barcelona
Jardunaldia 1
Liga

Athletic Club - FC Barcelona

Athletic Club
Athletic Club
10
FC Barcelona
FC Barcelona
  • 88' Aduriz

KokapenaSan Mamés , Bilbao

47.693 pertsona

Adurizek Barça eraitsi du aparteko gol batez

Aurrelariak, ikaragarrizko boleaz 88. minutuan, bere mitoa handitu du

undefined

Aritz Aduriz betierekoa da. Denboraldi amaieran futbola utziko duela iragarri ondoren, Athleticen aldeko bere azken mesedea egin du. Goleatzaile propio baten itzelezko bolea batek, Caparen erdiratzean, Barça mendean hartzeko balio izan du Ligako estreinaldian, San Mames grinatsuan zoramena sortuz. Aintza aurrelariari, zelaira sartu eta minutu bakar batean historiarako geratuko den golaren egilea izateagatik. Bere Ligaren azken klasikoa San Mamesen ez da inoiz ahaztuko. Bere jokaldia ez zen 38 urteko jokalari batena izan, gazte batek egindako antzekoa izan da.

Amaiera arte sinetsi da. Azken arnasarekin ahoan, Athleticek aurrerapausoa eman du partidua irabaziz. Capa nekaezinaren erdiratzeak Adurizek aprobetxatu zuen bere ohiko ‘bizitokian’. Pena bat da San Mamesen jada zapiak ez kulunkatzea.

Gaizka Garitanoren taldea partidua kontrolatzen hasi zen eta lehenengo bi aukerak Iñaki Williamsen eskutik etorri ziren urruneko jaurtiketa batean eta kontraeraso batean. Ter Stegenek biak bikaintasunez gelditu zituen.

Athleticek, soropilan deseroso itxura zeukan Barça menderatu zuen. Hala ere, Unai Lopezek atzera egindako lagapen batek, Suarezi Simonekin aurrez aurre utzi zion. Uruguaiarra herrenaren gola sartzeko zorian egon zen, zenbait minutu lesioarekin jokatzen ari zelako. Bere ezkerkada zutoinera joan zen. Rafinha haren ordez zelairatu zen geroago.

Aukera handirik gabeko partidua zen. Capak eslalon batean atzera egindako erdiraketan, Raul Garciak behartuta jaurti zuen baina Ter Stegenen eskuetan amaitu zen. Barça, bere ohiko txinpartak erakutsiz, gola sartzeko zorian egon zen atsedenaldira joan baino pixka bat lehenago. Rafinhak ateko angelutik gertu bidali zuen baloia baina Simonek langara ozta-ozta desbideratzea lortu zuen.

Atezaina erne ibili zen bigarren zatiko Barcelonaren lehenengo aukeran Rafinharen ezkerkada batean. Barça partidua menderatzen hasi zen, eta Rakiticek gora bota zuen aukera garbi bat Sancetek debuta egin eta berehala. Partidua Valverderen taldearen aurka golik gabeko berdinketarekin amaituko zuela zirudien, baina Aduriz agertu zen, gure azken tituluan Barçari Superkopan sartutako lau golen egilea. Bedeinkazioa izan da.

ATHLETIC CLUB:
Unai Simon; Capa, Nuñez, Yeray, Yuri Berchiche; Dani Garcia, Unai Lopez; De Marcos, Raul Garcia, Muniain; eta Williams.
Aldaketak: Sancet, De Marcosen ordez (65’), Beñat, Unai Lopezen ordez (80’) eta Aduriz, Williamsen ordez (87’)

FC BARCELONA: Ter Stegen; Semedo, Pique, Lenglet, Jordi Alba; De Jong, Sergi Roberto, Aleña; Dembele, Suarez eta Griezmann.
Aldaketak: Suarez, Rafinharen ordez (35’), Rakitic, Aleñaren ordez (46’) eta Carles Perez, Sergi Robertoren ordez (75’)

Golak:
1-0 88. M: Aduriz

Epailea: Del Cerro Grande (madrildarra). Txartel horia Pique (60’) eta Nuñezentzat (64’)

Estadioa: San Mames. 47.693 ikusle. Minutu bateko isilunea egin zen Koldo Aguirre mitoaren omenez, eta lehoiek besoko beltza eraman zuten haren ohoretan.