undefined

Athleticen bosgarren Liga

Athleticen bosgarren Liga

Duela 77 urte Athleticek Real Zaragoza mendean hartu eta bere bosgarren liga txapelketa lortu zuen, baita ligako garaikurra jabetzan hartu ere

Gaur, apirilak 4, duela 77  urte (1943), Athletic Clubek Ligako bosgarren titulua lortu zuen San Mamesen, Real Zaragozari 2-0 irabazita. Garaipen horrek Sevilla FCri beharrezko 3 puntuen aldea ateratzeko balio izan zion Athletici, eta hortaz, txapeldun bihurtzeko.

Arquetak, penaltiz, eta Panizok sartu zituzten golak, azken hau, Nando eta Gainzarekin batera, funtsezko jokalaria izanda Juan Urkizuk zuzzentzen zuen talde hartan. 8. jardunalditik 26. jardunaldira arte liderra izan zen Athletic liga hartan, etenik gabe. Juan Urkizuk Real Zaragozaren aurka zelairatu zuen taldea hurrengoa izan zen: Rivero, Arqueta, Mieza, Ortuzar, Bertol, Nando, Iriondo, Panizo, Zarra, Garate eta Gainza.

Garaipen honekin Athleticek beste titulu bat gehitu zuen bere bitrinetara, eta ez bakarrik modu sinbolikoan, baita fisikoan ere. Athletic Ligako lehen taldea izan zen txapeldunaren garaikurra jabetzan jaso zuena, bere bosgarren titulua eskuratu baitzuen.

Denboraldi berean hirugarrenez lortu zuen Liga eta Kopa irabaztea, Real Madrilen aurka Kopako finala irabaziz, Zarraren gol batekin. Garai hartan beste talderik ez zuen marka berdinik lortu.