undefined

Partida Osorik. Athletic 5 – SD Eibar 2 (LaLiga 2015-16)

Partida Osorik. Athletic 5 – SD Eibar 2 (LaLiga 2015-16)

Gozatu gure Youtubeko kanalean LaLigako partida berri batez

Astea bukatzeko gaur gure Youtubeko kanalean partida zirraragarri bat, Athletic Club – Eibar SD . Partida San Mamesen 2016ko urtarrilaren 24an jokatu zen eta 2015-16 denboraldiko 21. jardunaldiari dagokio.

Egun hartan 7 gol sartu ziren guztira, eta armaginek markagailua ireki zuten arren (Borja Baston, 3 ‘), lehoiek buelta eman eta 5 tanto egin zituzten. Hiru puntuak etxean geratu ziren Adurizen (bi sartu zituen), Sabin Merinoren, Laporteren eta Dos Santosen (bere atean) golei esker.

Hamaikakoa:
Athletic Club: 13. Herrerín, 2. E. Bóveda, 4. Laporte, 6. San José, 7. Beñat, 10. De Marcos, 14. Susaeta, 19. Muniain, 20. Aduriz, 24. Balenziaga, 25. Sabin Merino.
Ordezkoak: 17. Mikel Rico, 15. Lekue, 21. Viguera, 26. A. Remiro, 3. Elustondo, 15. Williams, 18. Gurpegui.

SD Eibar: 13. Riesgo, 4. Ramis, 7. Capa, 9. Sergi Enrich, 14. Dani García, 15. Dos Santos, 17. Junca, 18. Borja Bastón, 20. Keko Gontán, 21. Saúl Berjón, 24. Adrián.
Ordezkoak: 3. Pantic, 5. Escalante, 22. Jota, 1. Irureta, 2. Verdi, 8. Inui, 23. Ekiza.