Athletic Club - SD Eibar
Jardunaldia 21
Liga

Athletic Club - SD Eibar

Athletic Club
Athletic Club
52
SD Eibar
SD Eibar
  • 12'52' Aduriz
  • 27' Sabin Merino
  • 40' Laporte
  • 80' Dos Santos (b.a)
  • Borja Bastón 3'
  • Borja Bastón (p.) 50'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Gol zaparrada bigarren itzuliko lehen puntuak erdiesteko

Athletic Clubek 5 SD Eibarrek 2 Athletic Clubek 5-2 irabazi dio SD Eibar taldeari. Adurizek…

Athletic Club

Athletic Clubek 5 SD Eibarrek 2

Athletic Clubek 5-2 irabazi dio SD Eibar taldeari. Adurizek (2) Sabin Merinok, Laportek eta Dos Santosek bere atean egin dituzte gure taldearen golak. Beste aldetik, Borja Bastonek egin ditu eibartarren biak, bigarren penaltiz.

Derbya lehiatua izan da oso. Tregoarik gabe. Eibarrek astindu du lehen, baina atsedenaldirako Adurizek, Sabinek eta Laportek, haren Ligako ehungarren partidan, partida irauli egin dute. Dena den, lehen zatian bezala, Eibar norgehiagokan sartu da, penaltiz bada ere.

Athletic ez da fidatu eta, nagusitasuna mantenduz, Adurizek goizeko bigarrena egin du eta partida amaitzear zela Lekueren barneraldiak Dos Santosen gola eragin du.

Gol zaparrada bigarren itzuliko lehen puntuak erdiesteko eta, bide batez, gol aldea zuri-gorrien alde, lehen itzulikoan 2-0 galdu baikenuen. Jada 31 puntu eta europar postuetatik apur bat gertuago.

Liga alboratuta, asteazkenean erronka zaila Camp Noun daukaguna eta larunbatean asteko bigarren bidaia, Getafera.