undefined

#EtorkizunZurigorria marrazki-erronkan parte-hartze arrakasta

#EtorkizunZurigorria marrazki-erronkan parte-hartze arrakasta

Ehundik gora marrazki Athletic Clubek Aterpe Programaren bidez sustatutako ekimen honetan

Atzo amaitu zen #EtorkizunZurigorria marrazki-lehiaketa. Haurrei agertoki dibertigarri bat planteatzen zien, gai horren inguruan dituzten ideiak isla zitzaten. Aitzakia ona une honetan, txikiek denbora dibertigarria pasa zezaten etorkizunean, etxean berrogeialdia amaitzen denean, zer egin edo zer ikusi nahi luketen margotzen.

Bilketa epea amaituta, Aterpe Programan ia beste hainbeste lekutatik ehun marrazki baino gehiago jaso dira, horietako batzuk Perutik bezain urrun.

Gaia oso sinbolikoa izan da; izan ere, taldea, familia, baikortasuna, adiskidetasuna edo hirugarren adina baloratzearen garrantzia bezalako balioak ordezkatzen ditu.

Zozketa bat egin da parte-hartzaile guztien artean, eta saritua Unax Aguilera Muskizko 9 urteko mutikoa izan da; sarrera hirukoitza eduki ahal izango du Athletic Clubek San Mamesen jokatuko duen hurrengo partidarako. Zorionak!