
Emakumezkoena |
Ane Azkonak #Etxetik erantzungo du berritu ondoren
Ane Azkonak #Etxetik erantzungo du berritu ondoren
Athletic Clubeko aurrelariak bihar erantzungo du komunikabideek eta zale zuri-gorriek bidaltzen dituzten galderei
Athletic Clubekin 2023ra arte kontratua luzatu ondoren, Ane Azkona konfinamendu honetan #Etxetik egiten ari diren prentsaurreko birtualetako hurrengo protagonista izango da.
Parte hartzeko, Twitterreko, Facebookeko eta Instagrameko gure kanal ofizialetan utz dezakezu zure galdera.
Ane Azkonaren erantzunak, bideo baten bitartez, bihar ostegunean argitaratuko dira gure webgune ofizialean eta klubeko sare sozial ofizialetan.
