undefined

Partida Osorik: Valladolid 1 – Athletic 4 (LaLiga 2019-20)

Partida Osorik: Valladolid 1 – Athletic 4 (LaLiga 2019-20)

Pucelan lortutako garaipena gogoratu nahi dugu, Kopako finalerako sailkatzea lortu eta hiru egunera

Gaur gure YouTubeko kanalean Athletic Clubek LaLigan jokatu zuen azken partida gogoratu nahi dugu: Jose Zorrillan lortutako garaipena (1-4) Real Valladolid taldearen aurka.

Hiru egun lehenago Granadan lortu zuen gure taldeak Kopako finalerako txartela; sentsazio on horiek luzatzeko asmoarekin iritsi zen Athletic Valladolidera.

Los Carmenesen ahalegin handia egin arren, gure taldea laster jarri zen aurretik markagailuan, Unai Lopezek 4. minutuan sartutako golari esker. Raul Garciak ordu erdia baino lehen lortu zuen bigarrena, eta abantaila horrekin iritsi zen atsedenaldira. Sandrok aldea murriztu zuen arren, Williamsek 88. minutuan eta Kordobak 93.ean egindako golek 1-4koa ziurtatu zuten.

Horrela itxi zen aste handi bat, inork ez zuena pentsatu futbol partidekin azkena izango zenik.

Hamaikakoak:

Real Valladolid: 1. Masip, 2. Pedro Porro, 4. Kiko Olivas, 27. Salisu, 22. Nacho, 24. Joaquin, 10. Oscar Plano, 14. Alcaraz, 21. Michel, 20. Sandro eta 9. Enes Unal.

Ordezkoak: 13. Caro, 11. Hervias, 19. Toni, 3. Ben Arfa, 17. Javi Moyano, 6. Raul Carnero eta 6. San Emeterio.

Athletic Club: 1. Unai Simon, 15. I. Lekue, 17. Yuri B, 4. I. Martinez, 5. Yeray, 8. Unai Lopez, 14. Dani Garcia, 9. Williams, 11. Cordoba, 34. O. Sancet eta 22. Raul Garcia.

Ordezkoak: 13. Iago Herrerin, 16. Vesga, 10. Muniain, 20. Aduriz, 19. Ibai, 24. Balenziaga eta 28. Sillero.