Real Valladolid VS Athletic Club 2020-3-8 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
27. Jardunaldia

Real Valladolid1 : 4Athletic Club

Sandro77'
Unai López4'
Raúl García24'
Williams88'
Córdoba93'
Bertaratzea21.677
Laburpen bideoa
Estadioa
José Zorrilla
Herria
Valladolid
Data
08/03/2020
Ordua
14:00
Data eta ordua
2020-3-8 - 14:00

Jaialdi zuri-gorria Pucelan

Athleticek, animoz oso indartsu, maisuki gainditu du Valladolid (1-4), Unai Lopez, Raul, Williams eta Cordobaren golekin

2020ko mar. 8a

Baikortasun egoera inposatu da Athleticen. Kopako finalean sartu eta hiru egunera, lehoiek garaipen sendoa lortu dute Valladoliden (1-4). Albiste zoragarri honek gora egiteko borrokan jarraitzeko aukerak indartzen ditu. Unai Lopezek, Raul Garciak, Williamsek eta Cordobak eman zioten forma garaipen sendoari.

Nolabaiteko neke fisikoa egon zitekeen, baina egoera animikoak goranzko norabidea zuen. Eta laster nabaritu zen, Unai Lopezek bere lehen gola sartu zuenean, 3. minutuan egindako falta bati esker. Sandrok eman zuen lehen sustoa, baina Yuri Berchichek ere bai, area kanpotik sekulako ezkerrekoarekin. Hegaleko defentsa katerik gabe dabil.

Sancetek maila ona eman zuen partidan, eta 0-2ko jokaldia hasi zuen, Cordobari pase bikaina eman ostean. Ezker hegalekoak ukabilkada bat eman du mahai gainean azken partidetan, eta erdiraketa bikaina jarri zuen Raul Garciaren buruan honek lehoien bigarrena sartzeko.

Valladolidek aukera garbi batzuk izan zituen, batez ere Unalen oinetan, baina ez zuen aterik aurkitzen. 58. minutuan, Vesgak aukera bikaina izan zuen Cordobaren eta Yuriren artean egindako jokaldi polit baten ostean, baina jaurtiketa gurutzatua kanpora joan zen.

Williamsek 0-3koa egiteko hurbil egon eta minutu bat geroago, 1-2koa iritsi zen Sandroren jaurtiketa gurutzatuarekin. Ez ziren izutu zuri-gorriak, baina Yuri erreskatera atera zen defentsan erdietsitako jokaldi batean. Williamsek eta Cordobak, eskuinarekin, distira eman zioten zuri-gorrien jaialdiari Pucelan. Orain arnasa hartu eta Atleticoren aurkako beste garaipen bat bilatzea tokatzen da San Mamesen, ilusioz beteriko norgehiagoka.