Asier Villalibre, #Etxetik
Bidali zure galdera Gernikako aurrelariarentzat, eta asteartean gure kanal ofizialetan eskainiko duen prentsaurreko birtualean erantzungo ditu
Asier Villalibre izango da gure hurrengo prentsaurreko birtualeko protagonista izateko txanda. Konfinamendu garaiko prentsaurreko birtualetatik igaro dira dageoeneko Iñaki Williams, Yuri Berchich, Ainhoa Tirapu, Raul Garcia, Aritz Aduriz, Ainhoa Moraza, Iñigo Cordoba eta Iñigo Martinez. Oraingo honetan, aurrelari gernikarra izango da komunikabideek eta zale zuri-gorriek gure sare sozialen bidez bidaltzen dituzten galderei erantzungo diena.
Parte hartzeko, Twitterreko, Facebookeko eta Instagrameko gure kanal ofizialetan utz dezakezu zure galdera.
Asier Villalibreren erantzunak, bideo baten bitartez, asteartean argitaratuko dira gure webgune ofizialean eta klubeko sare sozial ofizialetan.

