
69 urte Carmelo Cedrunek debutatu zuenetik
69 urte Carmelo Cedrunek debutatu zuenetik
Athleticeko atezain mitikoak gaur duela 69 urte San Mamesen Sevilla FC-ren aurka jokatu zuen bere lehen neurketa lehoiekin
Gaur duela 69 urte, 1951ko apirilaren 15ean, Carmelo Cedrunek debuta egin zuen Athleticekin. Zornotzan jaiotako atezainak zuri-gorrien kamiseta defendatu zuen lehen aldiz San Mamesen Sevilla FC taldearen aurka lehoiek 3-0 irabazita Panizoren, Iriondoren eta Zarraren golekin.
Partida horren ostean, 402 partida jokatu zituen atezainak 14 denboralditan, Athleticen historian zehar 18 lehoik bakarrik lortu dituzten 400 norgehiagokak gaindituz. Jokalari ohiak Liga bat (1955-56) eta hiru Kopa (1954-55, 1955-56 eta 1957-58) irabazi zituen San Mamesen jokatu zituen denboraldietan.
Gainera, Cedrunek denboraldi honetara arte Athleticekin ligan jarraian jokatutako 132 partiden marka izan zuen, 1952 eta 1957 artean lortutakoa. Iñaki Williamsek bere marka hautsi zuen (gaur egun 146 partidatan utzita). Cedrunek San Mamesen omenaldia jaso zuen 2019ko abenduaren 1ean gure aurrelariaren eta Katedralaren partetik.