
Partida gehien jokatu duten lehoiak
Partida gehien jokatu duten lehoiak
Hemezortzi futbolarik baino ez dute gainditu Athleticekin 400 neurketa ofizialen langa; Muniain eta Aduriz daude horien artean
Josu Urrutiaren 52. urtebetetzea (16 denboraldi lehen taldean eta, ondoren, zazpi urte erakundeko presidente gisa) arrazoi ona da Athleticen historian partida gehien jokatu dituzten futbolariak gogoratzeko. Urrutiak (18. postuan dago sailkapen honetan) elastiko zuri-gorriarekin 400 partida baino gehiago jolastu duten jokalarien zerrenda ixten du.
Jose Angel Iribar gure elezahar handia dago lehenengo tokian, 614 partidarekin, eta beste lau jokalarik baino ez dute gainditu 500 partiden langa: Rojo I, Etxeberria, Iraola eta Susaeta.
Jardunean dauden jokalarien artean, Iker Muniain eta Aritz Aduriz (14. eta 15. hurrenez hurren, 411 eta 407 partidarekin) dira lehen talde zuri-gorriarekin 400 partida baino gehiago jokatu dituzten 18 lehoien talde txikian agertzen diren bakarrak. Oso gertu, Mikel San Jose (hiru partidara bakarrik) eta Oscar de Marcos (389 partidarekin) daude 400 neurketa ofizialen zifra gainditzeko aukera gehien dituzten futbolarien artean.
Athleticekin partida ofizial gehien jokatu dituzten futbolarien rankinga:
1. | José Angel Iribar | 614 |
2. | Txetxu Rojo | 541 |
3. | Joseba Etxeberria | 514 |
4. | Andoni Iraola | 510 |
5. | Markel Susaeta | 507 |
6. | Piru Gainza | 494 |
7. | José María Orue | 481 |
8. | Aitor Larrazabal | 445 |
9. | Nicanor Sagarduy ‘Canito’ | 437 |
10. | Julen Guerrero | 430 |
11. | Estanis Argote | 427 |
12. | Ismael Urzaiz | 419 |
13. | José Luis López Panizo | 413 |
14. | Iker Muniain | 411 |
15. | Aritz Aduriz | 407 |
16. | Carmelo Cedrún | 402 |
17. | Dani Ruiz-Bazán | 402 |
18. | Josu Urrutia | 401 |
+ | ||
19. | Mikel San José | 397 |
20. | Fidel Uriarte | 394 |
21. | Carlos Gurpegui | 393 |
22. | Gorka Iraizoz | 392 |
23. | Óscar de Marcos | 389 |
24. | Manu Sarabia | 382 |
25. | Andoni Goikoetxea | 369 |