undefined

Efemeridea: Hirugarren Superligako denboraldi magikoa

Efemeridea: Hirugarren Superligako denboraldi magikoa

Leohiek Ligako hirugarren titulua lortu zenetik 15 urte bete dira, eta 26 jardunaldiek ez zuten hutsik egin.

15 urte igaro dira Athletic Clubeko emakumezkoen taldeak hirugarren titulua lortu zuenetik; hirugarrena jarraian. 2002-03 denboraldian Superligan hasi zirenetik 2004-05 arte, lehoiek bikain egin zuten. Gainera, 2004-05 ikasturtean zuri-gorriek ez zuten porrot bakar bat ere jaso liga txapelketan; Atletico Madrilek baino ez du lortu marka hori, Angel Villacampa, egungo entrenatzaile zurigorriaren aginduetara, 2016-2017 denboraldian. Iñigo Juaristik zuzentzen zuen taldeak ez zuen partidarik galdu Superligako 26 jardunaldietan zehar: 20 garaipen eta 6 berdinketa lortu zituen, 66 puntu lortuz. Lehoiek Superligan lortutako garaipenei esker, garaikurra jabetzan izatea lortu zuen Athleticek, hiru ediziotan jarraian titulua lortu ondoren (2003, 2004 eta 2005).

Lehen titulua etxetik urrun

Oraingoan, eta aurreko bi denboraldietan ez bezala, ligako azken partida etxetik kanpo jokatu zuten zuri-gorriek. Azken jardunaldia 2005eko apirilaren 17an jokatu zen Bartzelonako Miniestadin. Lehoiak partidarik galdu gabe iritsi ziren hitzordu nagusira eta nahikoa zuten puntu bat lortzearekin titulua berreskuratzeko. Athletic Clubek ez zuen hutsik egin eta 0-2ko emaitzarekin irabazi zion Bartzelonari (Eli Ibarrak eta Gurutzek sartutako golekin), Levanteri hiru puntuko aldea ateraz sailkapenean (Sevillari 3-2 irabazi zion Levantek, azken momentura arte borrokan). Jokalari zurigorriek laugarren titulua lortu zuten bi urte beranduago, eta 2016an, bosgarrena eta azkena. Emakumezkoen futbol taldeen artean ez du inork Athletic Clubek adina liga txapelketa irabazi.

Erika Vazquezen debutaren denboraldia izan zen hura, eta 15 urteren ostean,  jokalariaklider ukaezina izaten jarraitzen du gaur egun, baita denboraldi berezi hartatik futbolean jokatzen jarraitzen duen jokalari bakarra ere. Nafarrak bere palmaresa estreinatu zuen eta 32  golekin amaitu zuen denboraldia.