undefined

Vanesa Gimbert #Etxetik bere 40. urtebetzean

Vanesa Gimbert #Etxetik bere 40. urtebetzean

Athleticeko kapitainak komunikabideen eta zaleen galderei erantzungo die 40 urte beteko dituen egunean

Igande honetan, apirilaren 19an, Vanesa Gimbertek 40 urte beteko ditu. Bergarako erdiko atzelariak zenbaki biribila lortu du, eta egungo Lehen Iberdrolako jokalaririk beteranoena da. Konfinamendu-egun hauetan harekin ospatzeko, Vanesak #Etxetik erantzungo die hedabideek eta Athletic Clubeko zaleek sare sozialen bidez egiten dizkioten galderei.

Prentsaurreko birtualean parte hartzeko, Twitterreko, Facebookeko eta Instagrameko gure kanal ofizialetan zure galdera egin dezakezu.

Vanesa Gimberten erantzunak igandean argitaratuko dira gure webgune ofizialean jarriko den bideo batean, eta klubeko sare sozial ofizialetan