
#BiziAmetsa erronkaren parte hartze handia
#BiziAmetsa erronkaren parte hartze handia
Ehunka argazki zuri-gorri jaso genituen atzo, Kopako finala jokatu behar zen egunean
Egun berezia izan zen atzokoa familia zuri-gorriarentzat. COVID-19ren krisi sanitarioak eragindako alarma-egoerak Sevillan partida historiko batez gozatzea eragotzi zien gure zaleei, baina ez ziren etxean besoak gurutzatuta geratu.
Mundu osoko ehunka jarraitzaile zurigorrik baikortasun kutsua eskaini ziguten egoera dramatiko honen erdian, zuriz eta gorriz tindatutako irudiak gurekin partekatuz. Ez ziren falta izan kamiseta zurigorriak, Athleticen xehetasunak zituzten balkoi populatuetako protagonista nagusiak: banderak, bufandak, Gabarrak…
Horiek guztiak albiste honen ondoko galerian ikus ditzakezue. Eskerrik asko zuen partehartzeagatik eta Aupa Athletic!
#BiziAmetsa
